Testuingurua
Piñu-perretxikua, Lactarius deliciosus.
Izen berria da.
Gazteleraz Niscalo bezala ezagutzen da eta Katalanez Rovelló bezala.
T. Etxebarriak lehen aipatu dudan gutun hartan argitasun hau ematen zidan:
.
Eta bere izenik ez ezagutzean piñarixetako perretxiko urdinzkia deitzen hasi omen ziren.
Hala ere, jakitun nago garai hartarako Zaldibar-en (Bizkaia) ezaguna zutela Niskalua izenez, gaztelerazko niscalotik hartua.
Erronkarin, Pirineoetako piñadi naturaletan ezagutzen zuten, baina ez dut ahal izan euskarazko izenik aurkitzerik bertako zaharren artean eta Rovellon izenez ezagutzen dute.
Bizkai-Gipuzkoetan, zalantzarik gabe, Lactarius deliciosus delako perretxiku hau pino insignis Adán de Yarza Lekeitiarrak Monterrey-tik orain ehun urte ekarri eta zabaltzeaz etorri da.
Gaur ordea, Gipuzkoako zenbait tokitan Esne-gorri deitzen hasi dira eta hala dakar Lange-ren espainolezko edizioak ().
Salsa-perretxikuak, baita ere Saltsa-perretxikuak, eta inoiz Saltsak soilik, Cantharellus cibarius eta bere kideko Cantharellus amethystinus horietako bezala biltzen dira Hydnum familiako zenbait ere; adibidez, Hydnum repandum, baina erraz bereizten dira, honek txapelean eztentxoak bezala ditu eta Cantharellus-ak marrak.
Sapu-perritxikua, Boletus eta Higrophorus-en artekoetan edendun ustekoak edo jakitzat hartzen ez direnak.
Sube perritxukua, Copinus, Drosophila, Geophila eta kidekoak, edendunak edo jatekotzat hartzen ez direnak.
Susak, Lycphilum Georgii (H. Romagnesi-k dakarrenez), Tricholoma georgii (T. Aranzadik Euskalerriko perretxikuak lanaren 53. orrialdean) Tricholoma Calocybe gambosa (Lange-k dakarrenez).
Perretxiku hau, Gipuzkoa gehienean, Ziza; Tolosan, Ziza-zuria, Zizatxuria; Bilbon, Seta de Orduña.
Nafarroako Bertiz-aranean ezagutzen den Kardu-ziza, Pleurotus Eryngii delakoa, Gaztelan Seta de cardo dena, ezta ezagutzen Eibar aldean.